domingo, 21 de mayo de 2017

CSNren azken aktak ezbaian jarri du Garoñako hondakinen kudeaketa

BERRIA. Garoñako zentral nuklearrean istripu bat gertatu zen martxoaren 24an. Erradioaktibitate txiki eta ertaineko hondakinak zituen bidoi bat garabi batetik erori zen. Kolpearen ondorioz, hiru litro hondakin isuri ziren lurrean; bidoi horiek kobalto-60 eta zesio-137 gai erradioaktiboak eduki ohi dituzte barruan. Nuclenorrek ordu gutxian bideratu zuen egoera; horri esker, ez zuen gertakizunaren berri eman behar izan istripu gisa. Ordea, prozesuan hainbat irregulartasun gertatu ziren. Besteak beste, atzerapenarekin eman zieten istripuaren berri kontrol gelako arduradunei.

CSN Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak gertakari hori jakinarazi berri du 2017ko lehen hiruhilekoaren azterketen txostenean. 10:15ean izan zen ezbeharra, hondakinen biltegitik garabi bat baliatuta edukiontzi bat ateratzen ari zirenean. Edukiontzia sostengatzen zuen uztai metalikoa apurtu zen, eta, ondorioz, hiru metrotik lurrera erori zen; horrek bidoiaren tapakia askatu, eta isuria gertatu zen. Horren inguruko eremua plastikoz estali zuten, beharginek garbi zezaten. 18:30ean bukatu zituzten garbiketa lanak, baina 2-3 zentimetro asfalto geruza kendu behar izan zituzten zorutik.


Hondakin horiek mugitzeko lanen deskribapen zehatza egin du CSNko ikuskatzaileak. Degradazio handia zuten bidoiak agertu ahala, beharrezkoa gertatu zen langileak eraikinean sartzea, bidoiak hartzen dituen makinaren lana errazteko: metalezko pertika batzuekin bultzatu behar izan zituzten bidoiak, besteak beste. «Bidoiak atera ahala horien egoera okerrera zihoanez, gero eta maizago eta epe luzeagoan sartu behar zuten langileek», ipintzen du txostenean.

CSNk berak jakinarazi du egoera horrek langileen kexak eragin dituela. Areago, CSNk kexa anonimo bat jaso zuen egoeraren berri emanez. Castejonek ohartarazi du langileek erradiazio kantitate «oso handiak» hartzen dituztela prozesu horretan. Dosiak legearen barruan daudela azaldu du, baina ezohikoak direla. Txostenean aipatzen den langileetako baten kasua erabili du adibide gisa; langile horrek 258 mikro-sieverteko erradiazioa hartu zuen 85 orduan ..

No hay comentarios:

Publicar un comentario