domingo, 14 de mayo de 2017

Aldundiak urtean 767.140 euro inbertituko ditu Arabako parke naturalen kudeaketa integralean

Foru Gobernu Kontseiluak Ortzadar-Ondare Babesa-ri esleitu dio Arabako parke naturalen kudeaketa integrala, urtean 767.140euroko aurrekontuarekin hurrengo bi urteetarako; zati berdinetan banatuko da Valderejo, Izki eta Aizkorri-Aratzen artean.

Ingurumenaren Foru Sailak berritasun handiak egin ditu kontratuan, hala nola espazioen kudeaketa; izan ere, orain arte, zerbitzuan soilik sartuta zegoen parketxeetan jendea atenditzea eta zaintza. Gainera, lizitazioan klusula berriak sartu dira, gizarte parte-hartzearen hitzarmenera egokitzeko
Orain arte parke naturalak kudeatzen zituen enpresa–lehengo berbera baita–arduratuko da espazio natural horietako flora eta fauna kontserbatu, hobetu eta ezagutzeko ekintzez, bai eta beren habitatez ere, ahaztu gabe eragin zonen garapen ekonomiko eta soziala. Ildo horretan, parkeen kudeaketan sartuta dago erabilera publikoko azpiegituren eta ekipamenduaren jarraipena eta kontrola, bai eta bisitarien arreta ere.


Informazio neurrien artean, nabarmentzekoak dira ingurumen hezkuntzako eta natura ondarea interpretatzeko programak, ikasleentzat eta, oro har, herritarrentzat direnak. Ez alferrik, Arabako parkenaturalen paisaia aberastasunak 320.00 pertsona baino gehiago erakarri zituen 2016an. Bisitari horietako % 13 baino gehiago (ia 42.000 pertsona), gainera, interpretazio zentroetan izan ziren edo parte hartu zuten haien jarduera desberdinetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario