Fiskaltzak Arabako Foru Aldundiaren basozain batek jarritako salaketa ikertuko du. Langileak azaldu duenez, azken urteetan ehiza edo isileko ehizagatik mendian jarri dituen isun asko artxibatu, iraungitu edo murriztu ditu Aldundiak. Basozainak Fiskaltzan jarritako salaketan azaltzen denez, Diputazioa "modu sistematikoan" urratzen ari da EAEko eta Estatuko ehizaren inguruko legeen zenbait artikulu. Hala, Ingurugiro Fiskaltzak aurki jarriko du ikerketa abian.
Antza denez, basozainak 30 kasu baino gehiago salatu ditu, non, besteak beste, isileko eta baimenik gabeko ehiztariak debekatutako munizioarekin edo txakur arriskutsuekin harrapatu dituzten. Arau-hauste horiek lizentzia etetea eta isun ekonomikoak dakartzate, baina "zenbait kasutan libre geratu dira; beste batzuetan, aldiz, isuna murriztu diete". Aldundian gertaera hauen berri eman zuela azaldu du basozainak, baita Nekazaritza diputatu Eduardo Aginakori ere, baina erantzunik jaso ez duela gaineratu du.
2014tik 2016ra bitartean, basozainek 180 salaketa jarri dituzte, eta horien erdiak baino ez du aurrera egin: 86 artxibatuta, epetik kanpo edo hasi gabe daude, eta beste 18 isunen maila murriztu dute.
jueves, 11 de mayo de 2017
Aldundiak ehiztarien isunak artxibatu edo murrizten dituela salatu du basozain batek
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario