Beste behin ere eta hamaikagarren aldiz Tel Aviveko Maccabi saski-baloi taldea Gasteizen jokatzekoa da, eta beste behin ere Palestinako herritarren giza eskubideekiko begirunea daukagunok Israelgo ordezkarien aurkako boikot deiarekin bat egiten dugu. Israelgo apartheidaren aurkako nazioarteko Boikot, Desinbertsio eta Zigorren deia Palestinako gizarte zibilak berak jarri zuen abian 2005ean Kanpaina horren bidez dei egiten zaio mundu osoko gizarte zibilari Israelgo ordezkariei boikot egin diezaien harik eta okupazioa amaitu, apartheid harresia bertan behera bota, errefuxiatuen itzultzeko eskubidea bermatu eta Israelgo hiritar palestinarrei hiritartasun eskubideak onartzen dizkieten arte. Maccabiren aurkako boikot deia, beraz, ez dago zuzenduta kirol talde edo pertsona multzo baten aurka euren jatorri edo erlijioagatik, aitzitik, maccabiarren kontrako aldarriaren funtsa talde horrek Israelgo politika kriminalekin duen inplikazioan datza. Tel Aviveko Maccabi saski baloi taldea, erakundea bera eta bertan diharduten pertsonak, gerra krimenetako laguntzaileak dira. Izan ere, 2009ko urtarrilaren 9an, Israelgo armada Gazako Zerrendako populazio zibilaren gainean “berun urtua” izeneko operazioa buruzen ari zen zorigaiztoko aste haietan, maccabitarrek propaganda-erreportaia argitaratu zuten euren web orrialdean operazio militarrari sostengua eta zilegitasun itxura emateko. NBEak Palestinan duen Giza Eskubieetarako Irakurleak, Goldstone txosnean ebatzitakoaren arabera, triskantza hura gerra krimena izan zen. Horrek ez du inongo eragozpenik ekarri Macabi taldekoek interneten duten gune ofizialean operazio haren gorazarre publikoa egiten jarrai dezaten. Beraz, sarraski hari emandako sostengu publikoa eztabaidaezinezko zantzua da taldeak gerra krimenei emandako laguntza erakusteko. Gazako triskantza gertatu eta Goldstone txostena argitaratu zenetik, Israelgo saski baloi taldea bitan izan da Gasteizen bisitan. Bietan, ertzaintzak Mossadek (Israelgo zerbitzu sekretuak) ezarritako segurtasun protokoloei men egin, eta bortizki jardun zuen pabilioian zein inguruetan edozein elkartasun adierazpen publiko galarazten. Oldarraldi errepresiboak ere burutu zituzten, ekintzaile zein ikusleen kontra. Datorren otsailaren 28an, berriz ere, Tel Aviveko Maccabi taldea Gasteizera etortzekoa da. Beste behin ere, ekiditen ez badugu, “normaltasun” osoz egingo zaie harrera, eta aurrekoetan bezala prentsa ofizialak giza eskubideen aldeko edozein aldarrikapen isilarazi egingo du. Gerra krimenak, edo krimenen egileak, edo krimenei babesa eman dietenak normaltasunez onartzeak erantzunkizunen kateko mailaren batean kokatzen gaitu. Desmond Tutuk, Hego Afrikako artzapezpikuak, esan zuenez: «injustiziaren aurrean jarrerarik hartu ezean, zanpatzailearen aldeko hautua egiten ari gara». Maccabiren bisita kiroletik haratago doa. Ezin dugu normaltasunez onartu gerra krimenetan inplikazio zuzena duen erakunde horri harrera adeitsua egitea gure herrian. Ezin dugu normaltasunez onartu, segurtasunaren aitzakian, adierazpen askatasuna murriz dezaten eta salbuespn egoera ezar dezaten esparru publiko batean. Maccabiren bisita etikoki onartezina da eta gainera gure eskubide zibilerako kaltegarria. Dei honekin bat egiten dugunok zera adierazi nahi dugu: Maccabi ez dela ongi etorria Gasteizen, gure esku dagoen guztia egingo dugula Israeli zilegitasuna ematea helburu duen ekitaldi hori normaltasunez gerta ez dadin. Eta, halaber, dei egiten diegu Gasteizko hiritarrei boikot egin diezaioten Maccabiren aurkako partidari, eta Baskoniaren partidara joaten direnei, bilaka dezatela Zurbanoko pabilioia Palestinako giza eskubideen aurkako aldarri ozen bat. Maccabi, Euskal Herrian ez zara ongi etorria. Maccabi eta Israelgo ordezkari guztiei: BOIKOT Euskal Herria-Palestina Sarea Asteko egitaraua -Otsailaren 23an, larunbatean, Andra Mari Zuriaren plazan. 17:00etatik aurrera, Salaketa eta elkartasun gunea (zanpantzarrak, perkusioa, musika eta janari palestinarra, material eta propaganda banaketa, performance...). 19:00etan MANFESTAZIOA: Maccabi kanpora! Euskal Herrian ez zarete ongi etorriak. -Otsailaren 25an, astelehenean, Prentsa aurreko masiboa, 12:30etan Martxoak3 memoria gunean. -Otsailaren 26ean, asteartean, BOIKOT TAILERRA, 13:00etan Unibertsitatean, 19:30ean Zapateneo Kulturgunean. (Uhintifadak antolatua) -Otsailaren 27an, asteazkenean, 19:30ean, Aizkora tabernan, Palestinari buruzko HITZALDIA ETA BIDEO EMANALDIA (Askapenak antolatua) - Otsailaren 28an, ostegunean, ISRAELGO APARTHEIDARI BOIKOTAREN ALDEKO BORROKA EGUNA, 12:00 General Loma plazan KONZENTRAZIOA. 19:00etan auto karabana. 20:00 Zurbanoko pabilioian KONZENTRAZIOA: Maccabi kanpora! Euskal Herrian ez zarete ongi etorriak
miércoles, 27 de febrero de 2013
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario