Arabako Foru Aldundiak, Gereñu herriaren sarreran dauden hogeita hamar zuhaitzetik gora mozketa, momentu batetik bestera gauzatu dezake, hauek, akatuak izango direla iragartzen duen X-a jadanik margotuta daukate eta. Eguzki Taldeak mozketa honen aurkako jarrera ezkorra azaldu nahi du, ekintza hau gure herrialdea zeharkatzen duten toki-, eskualde- eta auzo-errepideen ertzeetan kokatuta dauden zuhaitzak mozteko politikaren baitan dagoelarik. Mozketa hau berez, herri baten kontrako eraso zuzena da, Gereñu herria, herri honen sarrera zeharkatzen duen errepidearen bi ertzeak zuhaitzez josita daude eta, gainera, ekintza honi jarraipena emango diotela jakin izan dugu, zuhaitz guztiak desagerrarazi arte. 2012an, Bernedo eta Opakuan (obra batzuen bitartez) zenbait mozketa aurrera eman zituzten, baina aurten, Arabako Foru Errepide Sarea Mantentzeko Plan Integrala (azkenen berrikustea, 2012ko ekainaren 7an) gauzatzeko kontratuan agertzen den aurrekontuaren arabera mozketa hauekin aurrera jarraituko dute. Plan hau, errepide ertzeetan eta ezpondetan dauden zuhaitzen adarren edota zuhaitz osoen mozketa egitean datza, bide-segurtasuna hobetzea helburua delarik, honako alderdi hauei dagokienez: galtzada irteerak, ikuspena, adarren erorketa, zuhaitzen erorketa,metatutako elurraren erorketa, etab. Errepideen inguruko Foru Legearen arabera, obrak aurrera eramateko, esate baterako afekzio eremuan zuhaitzak moztu edo landatu nahi direnean, “ Foru Aldundiko eskudun organoaren aurretiko baimena beharrezkoa izango da, bestelako eskumen konkurrenteei kalte egin gabe”. Beraz, 40.2 artikuluak zuhaitzak landatzea (eta beraz, zuhaitzak eta errepideak aldi berean egon daitezke) onartzen du, eta honen arabera, mozketa baimentzeko gaitasuna duen bakarra dagokion eskudun organoa da, berak baimena eta agindua emango du, eta hau jadanik egin du Arabako Foru Aldundiak. Eguzkik gure ondare naturalak pairatu dezakeen eraso berri hau salatu nahi du, zuhaitz hauek dakartzaten onurak kontuan hartzen ez direlarik. Bide-segurtasunaren izenean, baso-soiltzea areagotzen ari da, paisaia galera ematen ari da, nekazal eremuetako biztanleek eremu hauek babestu eta errespetatzen dituztela kontuan hartu gabe. Nahiz eta talde ekologista bat izan, horrek ez du esan nahi pertsonen segurtasuna arriskuan jar dezakeen zuhaitz baten mozketaren aurka gaudenik, baina bai, mozketa masiboen aurka, hauek toki- eta eskualde-errepideetan kotxeen abiadura handitzea errazten badute. Honekin batera, segurtasuna, zehaztu gabeko hitza izatea, abstraktua eta behar bezala aztertu ez izana, mozketa masiboa egiteko baimena ematerako orduan trabak ez jartzea helburua dela salatu nahi dugu. Hau dela eta, mozketa agindua berehala baliogabetzea eskatzen dugu eta edozein jardute aurrera eramateko, segurtasun eta esku-hartze irizpideak kontuan hartzen dituen beharrezko ikerketak egitea eskatzen du. Beno, agian, egokiagoa da, irizpideak benetako arriskua eta bide- segurtasun eza izatea, hauek bakarrik, zuhaitz zehatz batzuen mozketa justifikatu dezaketelako. Izan ere, Foru Legeak landaketa baimentzen badu, mozketa zehatza egitea hitzartu daiteke, beti ere, pertsonen segurtasuna edota justifikatu daitekeen beste arrazoiren bat, irizpideak direlarik. Kasu honetan, ehunka urtetan zehar, A-3110 eskualde sareko errepidearen paisaia jantzi duten hogeita hamar zuhaitzetik gora galduko genituzke eta tala masibo hau beste eremu batzuetan ere eginez gero, berez desnaturalizatutako errepideak, biluzik geratuko lirateke, eta gainera gure ibilbidea zehazten eta ezagutzen laguntzen diguten elementuak galduko genituzke. Etorkizun hurbilean eman daitekeen egoera horretan, gerizpe zonaldeak desagertuko lirateke eta herritarrek maite eta begi onez ikusten dituzten zonaldeak behin betiko galduko lirateke. Arabako herri askoren sarbideak eta beste herrietara ailegatzeko erabiltzen dituzten errepideen paisaia erabat desitxuratuta geratuko litzateke, beltzak, inolako justifikazioa ez daukaten mozketa masibo hauen ondorioz. Toki- eta eskualde-errepideen segurtasuna hobetzeko beste elementu batzuk erabil daitezke: bidea markatzen duten elementuak, gidariak orientatzen dituztenak argi nahikoa ez dagonean, eta herri baten sarreran gaudela adierazten dituztenak. Bide ertzeetan zuhaitzak kentzearekin batera ez dira arriskuak desagertzen, are gehiago segurtasun eza handitu daiteke, eta horretaz gain, gure herrian eta komunikatzeko bideen desnaturalizazioaren biderantz aurrera egiten dugu. Eguzkik, zuhaitzen neurririk gabeko mozketa salatu nahi du eta baita gure Aldundiak azken urte hauten daukan diskurtso berdea. Berdea bai baina…kolore honekin bere imajina komunikabideetan polita agertzea baino ez du nahi, ez baitu nekazal eremuen egoera hobetzeko erabaki sendorik hartu eta are gutxiago, jarduera-neurri zehatzak hartu. Herritarren parte hartzearen eta ekologiaren defendatzaile sutsuak direla frogatzeko saiakera berri honetan, errepide hauek erabiltzen dituzten herritarren iritzia eta sen ona gutxiesten dute haiek baitira egoera arriskutsu baten aurrean instituzioak jakinaren gainean jarriko lituzketenak, eta mozketa beharrezkoa izanez gero, horren alde agertuko liratekeenak, talde hau bezala. Honako hau guztiagatik, Gasteizeko Eguzkik instituzioei ingurumena errespetatzeko eskatzen diegu eta baita, nekazal eremuen nortasuna, haien komunikabideak eta zuhaitzak ere. Aldi berean, Foru Aldundiari, ez Gereñun ez arabako beste herrietan mota honetako mozketak ez egiteko eskatzen diogu, eta herritarren eskaera edota zentzuko arrazoi baten aurrean mozketa selektiboei lehentasuna ematea.
jueves, 28 de febrero de 2013
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario