Hitzarmena ingurumenarentzat arrisku handikoa izango dela iragarri du Greenpeacek, zabaldutako agirietan oinarrituta; salatu duenez, hitzarmenaren negoziazioetan ez dituzte kontuan hartu ingurumena babesteko politikak nahiz Parisko konferentzian adostutako neurriak.
Negoziazio agirien 248 orri eskuratu ditu Greenpeacek, eta horiek zabaldu ditu gaiari "beharrezkoa den gardentasuna" eman eta "eztabaida informatua" ahalbidetzeko. Agiriak publiko egin aurretik esan duenez, hitzarmenak "arrisku handia" du "ingurumenarentzat, klimarentzat eta kontsumitzaileen babesarentzat". Izan ere, EBren araudian ingurumena zaintzeko dauden zenbait neurri ez dira aintzat hartu negoziazioetan, Greenpeaceren arabera.
Bestalde, elkarteak azpimarratu du enpresek eta presio taldeek "erabaki prozesuetan fase goiztiarrenetan parte hartzeko aukera" izango dutela itunaren bidez.
Barack Obama AEBetako Gobernuko presidenteak lehenbailehen itxi nahi du AEBen eta Europako Batasunaren arteko Merkataritza eta Inbertsio Lankidetza Transatlantikoaren (TTIP, ingelesezko sigletan) hitzarmena, zortzi hilabete barru, datorren azaroan, bere agintaldia amaitu baino lehen. Hala egiten ez badute, AEBetako aurtengo hauteskundeek eta Alemanian eta Frantzian datorren urtean izango direnek gutxienez pare bat urtez atzeratuko lukete TTIPen akordioaren sinadura.
lunes, 2 de mayo de 2016
Ingurumenarentzat eta klimarentzat "arrisku handia" eragingo du TTIP itunak
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario