EH BILDUk Garoñaren eraispen prozesua berehala has dezan exijitu dio Madrilgo Gobernuari. PPren Gobernuak Santa Maria zentral nuklearraren itxiera sinatu ostean egin du eskaera EH Bilduk pasa den larunbatean Gasteizen emandako agerraldi batean. Bertan, Xabier Mikel Errekondok eta Rafa Larreinak (Madrilgo Kongresuan EH Bilduren ordezkariak) ez dela nahikoa azpimarratu dute. Horiekin batera, Belen Arrondo, Igor López de Munain, Luis Salgado eta Ane Aristi egon dira. “Madrilgo gobernuak orain sinatu du dekretu hori baina Arabak urteak eta urtean daramatza hori eskatzen baina zoritxarren Alderdi Popularrak zuen azken hitza. Hori bai, azken urteotan bizi izan garen anabasan, berehalako eta behin betiko itxiera aldarrikatzen dugu eta gure ustez dekretu hau ez da nahikoa, ez gara fidatzen eta horretarako arrazoi ugari ditugu”, iragarri dute. Horregatik eraispen prozesua berehala hastea da, EH Bilduren ustez, behin betiko itxieraren berme bakarra. Iaz, Eh Bilduk proposamen zehatz bat aurkeztu zuen eta ondoren instituzio guztietan onartu zen. Bertan, instituzioen arteko batzorde bat osatzea eskatzen zen segurtasuna bermatu ahal izateko prozesu guztian. Orain, batzorde hori premiaz osatzea eskatu du Eh Bilduk.
lunes, 8 de julio de 2013
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario