asteizko Udaleko ikuskatzaile batek kargu hartu zion Santa Barbarako azokan barazkiak saltzen ari zen nekazari bati, etiketak euskara hutsean izateagatik. Joan den asteko osteguneko azokan izan zen gertakaria. Udaletik ez diote garrantzia handirik eman nahi izan gertatutakoari, eta nabarmendu dute etiketatuaren lege orokorrak dioena soilik jakinarazi ziola ikuskatzaileak nekazariari. Ez zela zigorrik ezarri azpimarratu dute.
Gasteizko udaletik BERRIAri adierazi diotenez, legeak dio jakien etiketak, gutxienez, gazteleraz egon behar duela. Salbuespen batekin: hizkuntza ofiziala duten autonomia erkidegoetan ekoitzi eta saldutako produktu tradizionaletan. Bada, nabarmendu dute, ez dela kasua.
Halaber, "ohiko" ikuskatze lanak direla esan dute udaleko iturriek, eta, aurrez ere, antzerako kasuak izan direnean prozedura bera jarraitu dutela. Berriro udalak ez du gakoa aztertu, lege baten aitzakia azalduz. Hau da bere prentsa oharra: Gizarte Politika eta Osasunaren sailetik argitu nahi dute ez zaiola ez errekimendurik ezta isunik ezarriko Santa Barbara plazako azokan euskara hutsean etiketak dituen nekazariari. Saltzaile honi saileko ikuskatzaile batek kargu hartu zion esanez postuan saltzen dituen produktuak ezin dituela euskara hutsean etiketatuak izan gaztelaniaz ere izan behar dituelako.
Euskara zerbitzuari kontsulta egin ostean, honek azaldu du kontsumitzaileen hizkuntza eskubideak 6/2003 legeak, abenduaren 22koak, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatuarenak, bermatzen dituela. Lege honek etiketen inguruan honakoa dio: Euskadiko Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan banatutako ondasun eta zerbitzuei dagokienez kontsumitzaile eta erabiltzaileei ematen zaien informazioa, barruan sartuta etiketetan, ontzietan eta erabilera-jarraibideen inprimakietan jasotzen den informazioa ere, euskaraz, gaztelaniaz edo, aldi berean, euskaraz eta gaztelaniaz adieraziko da, eskaintzailearen nahiaren arabera, salbu eta kapitulu honetan berariazko erregimen bat aurreikusten den kasuetan”.
Ikuskatzaileak akta jaso zuen 2015 dekretuan oinarrituta. Honek dio “erderaz behintzat ipiniko dela” jakien etiketak. Arau honek salbuespen bat dakar: “hizkuntza ofiziala duten autonomia erkidegoetan ekoitzi eta saldutako produktu tradizionaletan”.
miércoles, 15 de junio de 2016
Etiketa euskara hutsean izateagatik kargu hartu diote Arabako nekazari bati
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario