Garoñaren Kontrako Foroak Garoñako zentral nuklearra berriro irekitzeko ahaleginak eta hondakin erradioaktiboak gordetzeko biltegi bat eraiki nahi izatea salatzeko elkarretaratzea burutu du gaur, Eusko Legebiltzarraren aurrean.
CSN Espainako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluko osoko bilkurak aztertuko du zentralaren jabearen eskariari buruzko txosten teknikoa. Garoña 60 urtera arteko ustiapen baimena eskatzen dute jabeek. Printzipioz, CSNko batzorde teknikoak Garoña berriro irekitzearen aldeko jarrera erakutsi du. Honen aurrean hitzetatik ekintzetara pasatzeko momentua dela uste dugu. Honen harira, gure instituzio eta talde politikoei benetako konpromisoak har ditzaten eskatzen diegu. PPko gobernuak Garoñako zentral nuklearra beste 17 urte ustiatzeko baimena luzatu nahi dio Endesa eta Iberdrola osatzen duten Nuclenorri, 60 urte betetzen duen arte. Chernobil edo Fukushima gogoratzea ez omen da nahikoa batzuek energia nuklearra betiko baztertzeko. CSNko txostenak erreaktoreko ontzian ustezko hobekuntzak gehitzea babesten du. Horrek balio izango luke zentrala berriro irekitzeko eta bere balio-bizitza luzatzeko. CSN PPren menpe dagoela azpimarratu nahi dugu, zuzendaritza-batzordeko 5 pertsonetik 3 izendatu bait ditu. Gure iritziz, ez da organismo tekniko bat, sinestarazi nahi diguten bezala. CSNk ez du inolako zilegitasunik eta guztiz partziala da.
Garoñaren Kontrako Foroak Arabako eta Euskal Herriko jendartearekiko errespetua eskatzen du. Gehiengoa Garoñako zentral nuklearra berriro irekitzearen aurka agertu da askotan, zentrala eta hondakin erradiaktiboak osasuna eta bizitzarako mehatxu oso larriak direlako.
Zentral nukearraren itxiera eta eraispena gauzatzeko, instituzio eta alderdi politikoei puntu hauek betetzeko dei egiten diegu:
Garoña berriro irekitzeko edozein ahaleginaren aurrean, duintasun politikoa lehenetsiz, blokeatzeko konpromisoa har dezatela. Gogora ekarri nahi dugu PPk gutxiengoan gobernatzen duela. Alderdi Popularrarekin sinatzen diren itun guztiek Garoña itxi eta eraisteko baldintza bete behar dute.
Iberdrola eta Endesa dira Garoñaren jabeak. Enpresa horiek dira zentrala berriro irekitzeko eskaera behin eta berriz egiten ari direnak. Instituzio eta alderdi politikoei, beraien eskumenean duten mekanismo guztiak erabiliz, bi empresa hauek presionatzeko dei egiten diegu. Ez da onargarria instituzio eta alderdi politiko batzuk bi empresa hauekin duten konplizitatea.
Eredu energetiko berri baten aldeko apustua egiteko, Iberdrola eta Endesa bezalako enpresekin moztu eta energia berriztagarrien alde eginez. Elektrizitate %100 berriztagarria kontratatzeko dei egiten diegu instituzio guztiei. Horrez gain, denda, saltoki, enpresa eta persona guztei eskatzen diegu konpromiso berdina hartzeko.
Bukatzeko, Garoñaren Kontrako Foroa osatzen dugun norbanako, sindikatu, mugimendu sozial, ingurugioaren aldekoak eta alderdi orok, pertsona guztiei, mobilizatzen eta pausuak ematen jarraitzeko gonbidapena luzatu nahi diegu. Ezin gara geldirik egon mila pitzadurako zentrala irekitzen duten bitartean.
jueves, 26 de enero de 2017
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario