sábado, 31 de diciembre de 2016

Arabako Aldundiak 700.000 euro baino gehiago banatuko ditu nekazaritza eta ingurumen laguntzetan

Arabako Foru Aldundiaren Diputatuen Kontseiluak ostegun honetan egindako bilkuran onartu du 707.801,80 euro ,


Gonzalezek adierazi du bereziki nabarmentzekoak direla bertako animalia arrazak zaintzeko neurriak, ia 370.000 euro hartuko dituztenak, eta nekazaritza ekologikoari eusteko eskaerak ere; azken jarduera horretan 42 nekazarik jasoko dute laguntza, eta 163.000 euro banatuko dira.



Horiez gain, beste hauek ere diruz lagunduko dira: simaur eta minda planak, eta ongarriketa planak abeltzaintza ustiategietan; tratamendu fitosanitario arrazoituak; lurzorua babestea zurezko landareen laborantzan, landare estalkia jartzearen bidez; biodibertsitatea zaintzea laborantzak txandakatzen diren lurretan; fauna babestea laborantzak txandakatzen diren lurretan; bertako babarrun ekoizpenak lantzea; mendiko larreen aprobetxamendua kudeatzea; erlezaintza, eremu ahuletan biodibertsitatea hobetzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario