azken hilabeteetan zehar hainbat erakunde eta eragileekin egindako lanketa partehartzaileari esker Ingurugiro Gaietarako Ikastegian Vitoria-Gasteizen nekazaritza-elikadura sistema iraunkorra eraikitzeko oinarrien gaineko txostena idatzi dugu –atxikitako artxiboan doakizue, eta ikusgai dago hemen ere-.
Txosten hori esku artean izanik, datorren azaroaren 15an topaketa berri bat egingo dugu, 2 helburu nagusirekin:
- Alde batetik oinarrien gaineko txostena alderatu eta –badagokio- baliozkotu nahi dugu, hemendik aurrera Vitoria-Gasteizko Nekazaritzako Elikagaien Estrategia Iraunkorraren aldeko konpromisoa duten erakunde eta eragileen erreferentziazko bide orria izan dadin.
- Bestetik ekintzara bideratutako hurrengo urratsak nola fokatu elkarrekin hausnartu eta landu nahi dugu: udalak prestatuko duen ekintza plana, inplikatutako beste eragileek har ditzaketen konpromisoak eta eragileen eta erakundeen arteko elkarlanari jarraipena emateko aukera posibleak hizpide izango ditugu.

No hay comentarios:
Publicar un comentario