viernes, 20 de noviembre de 2015

Eguzkik bat egiten du errauskailuaren aurkako manifestazioarekin

Buruntzaldeko herritarrok berriro ere errauskailuaren mehatsua gainean daukagu. Ezin dugu ezkutatu Aldundiko agintarien adierazpenek sortzen diguten kezka. Larunbaterako Aire Garbia plataformak errauskailuaren aurkako manifestazioa deitu du eta Eguzkik bat egiten du.

Askotan esan dugu eta berriro esango dugu. Hondakinak erretzea kutsakorra da eta zalantza ugari sortzen dizkigu. Ez zaigu fidagarria iruditzen eta gainera inguruko izaki bizidun guztion osasuna kaltetu dezake.

Hondakin kudeaketa eraginkorra aldarrikatzen dugu. Administrazioek urratsak eman behar dituzte gaikako bilketa sustatzeko eta herritarrok erantzukizuna daukagu hondakinak murrizteko, eskura daukagun materiala berrerabiltzeko eta birziklatzeko.

Gai organikoak arazo asko sortzen dituela ikusi dugu. Eta arazoak kudeaketa txarrak sortzen dituela ere bai. Kudeaketa on batek ingurunean arazoak sortzen dituena, baliabide izan daitekeela ikusi dugu eta hori zenbait herritar arduratsuri esker. Organikoa konpostatzeaz ari gara.

Pasaiako tximininia eraitsi zuten eta ez dugu nahi Zubietan beste tximini bat eraikitzea, ez Zubietan, ez inon.

Horregatik, manifestazioarekin bat egiten dugu. Eta aurreratzen parean izango gaituzte errauskailua nahi dutenek eta era batera edo bestera errauskailua ez dugula nahi adieraziko dugu.

Errauskailuaren aurkako mugimenduak indartsuak izan dira azken urteetan. Errauskailua eraikitzeko asmoa aspaldikoa da eta Zubietaren aurretik beste herri batzuk aukeratu zituzten: Hondarribia, Urnieta, Astigarraga. Herri hauetan, ordea, herritarren borondatea ederki islatu zen eta agintariek atzera egin behar izan zuten.

Eguzkik, apaltasunez lan egingo du errauskailua gelditzeko eta bestelako bideak bultzatuko ditugu: birziklatzea, berrerabiltzea eta sortzen den hondakinak murriztea.

Azkenik Larunbateko deialdia gogoratuko dugu:

Azaroak 21 Larunbata

Lasarte-Orian

17:00etan Okendo plazatik.

Eguzki, 2015eko azaroan

No hay comentarios:

Publicar un comentario