lunes, 13 de mayo de 2013

ZILBETIKO “GERNIKA”, BISITA GIDATUAK HURRENGO LARUNBATATIK AURRERA.

Alduide Mendia Koordinakundeak, Zilbetiko pagadian (Nafarroa) egindako “Gernika” margolara jendearengan piztu duen interesa ikusita, bisita gidatuak antolatu ditu. Izan ere, margolana dagoen lekura iristeko jarritako seinaleak desagertzen dira, eta behin baino gehiagotan hara joandako bisitariak, ikusi gabe itzultzen dira. Beraz, hurrengo larunbatan hasita, maiatzak 11, hemendik aurrera larunbatero, goizeko 10.30tan Koordinakundeko bi kide Zilbetiko sarreran egonen dira bisitarien zai. Ibilbidea eta bisitaren iraupena bi ordu t’erdikoa izanen da, gutxigorabehera, eta pagoetan margotutako “Gernika” eta harrobiaren mehatxupean dagoen pagadia ikusteko aukera izanen da. Arriskuan dauden 90.000 pagoetako bat zaintzapean hartzeko aukera izanen da ere bai. Taldeentzako bisitak ere bai antolatu ditugu, beraiekin adostutako eguna eta orduan. Honetarako, telefono honetara deitu behar da: 686883272, edo visitas@montealduide.org mail bitartez harremanetan jarri. 2013ko maiatzaren 6an Alduide Mendia Koordinakundea ..

No hay comentarios:

Publicar un comentario