viernes, 18 de enero de 2013

Hainbat hautetsik itxialdia egingo dute Olatzagutian, Portland-eko errauskailua salatzeko

Kolore ezberdinetako hainbat hautetsik itxialdia egingo dute Olatzagutiako udaletxean Gobernu nafarrak Portland enpresari hiri hondakinak errausteko eman dion baimena salatzeko, udalen eskuduntzaren aurkako «erasoa» dela arrazoituz Esto Sakana, Lautada eta Lizarraldeako hainbat hautetsik prentsaurrekoa eman dute Gobernu nafarrak aste honetan «udalen eskuduntzaren gainetik» hartu duen erabaki bat salatzeko.




Hautetsien esanetan, «udal autonomiari eginiko erasoa» da Nafarroako Gobernuak Olatzagutian kokatzen den Portland enpresari hiri hondakinak errausteko baimena eman izana.



Formula honek «ez ohikoa» izan beharko lukeela salatu dute eta Olatzagutiako arautegiaren gainetik bere irizpideak «inposatu» izana leporatu diote Barcinaren gobernuari, «enpresa pribatu baten interes ekonomikoak babestuz».



Hau guztia dela eta, «ezinbestekoa» iruditzen zaie hautetsiei herritarrak mobilizatzea. Hori horrela, itxialdia abiatuko dute gaur arratsaldean, bihar eguardiko 12.00ak bitarte.

mas

No hay comentarios:

Publicar un comentario