Fracking-aren kontrako, Fracking Ez Araba plataformak, larunbat honetan, hilak 6, Gasteizen arratsaldeko 18:30tan, manifestaldi bat antolatu du eta Eguzkik honetan parte hartzeko deialdia luzatu nahi die herritar guztiei. Erauzketa metodo arriskutsu honengatik apustu egiteak administrazio publikoek bizitzarako ezinbestekoak diren baliabideak (airea, lurra et aura) babesteko daukaten betebeharrarekin talka egiten du. EEBB-etan izandako esperientziek argi eta garbi utzi dute arbel-gasaren erauzketan lur-azpiko zein lur-gaineko urak kutsatzeko arriskua kontua hartu beharrekoa dela. Eguzkik uste du arrazoi ugari dauzkagula fracking-aren aurka manifestatzeko. Gainera, arrazoi horietako asko eta asko mugimendu ekologistak jaio zenetik ikurtzat izan ditu: informazioa eskuratu dezaken gizarte aktibo eta parte-hartzailea nahi dugulako, bere etorkizunaren jabe dena eta ondorengoen biziraupena kolokan jarriko ez duena; beste ekonomia, energia eta gizarte eredu bat nahi dugu, kontsumismorik gabekoa eta baliabide naturalak gain-ustiatuko ez dituena... Gauzak beste modu batean egin daitezkeela uste dugu, beraz fracking-aren inpaktu negatiboen aurka indarrak bateratzearen aldekoak gara. Energia lortzeko teknika honek, aurrera egitea, bermatzen dutenek, gure herrien, gure lurren, gure uren, gure osasunaren eta beste hainbat eskubide errespetatzen ez dituztelako. Erakunde publikoek ezin dizkiete gure baliabide natural eta ekonomikoak estatu batuarrei oparitu haiek berehalako etekina lor dezaten, gure gizarteak eta ingurune naturalek teknika hauen inpaktuei aurre egin ditzaten. Ez dugu fracking-ik nahi, ez hemen eta ez inon, ezta ustiapen eta ikerketa prozesurik ere. Inposatutako proiektu honek agintariek demokrazia hitzaren esan nahia ez dutela ezagutzen argi uzten du, gizartearen borondatea ez baitute errespetatzen. Gainera, ikerketak eta ustiapenak aurrera eraman nahi dituzte, natura eta gizabanakoen osasuna arriskuan egon daitekeela kontuan hartu gabe. Eta den dena gasa eta petrolioa kontrolatzen duten multinazionalen mesedetan. Negozio honen arriskuak eta inpaktuak gizarteari ezkutatu nahi dizkiete. Honengatik, inguratzen gaituen gizarte, kontsumo eta energia eredu honek nora eramaten gaituen gogoeta egiteko eskatzen diegu herritarrei. Kontsumoa gutxitu, efizientzia energetikoa handitu eta energia berriztagarrietan oinarrituta egongo den eredu energetiko iraunkor bat lortzeko. Proiektu txikitzaile honen aurka gaudela oihukatu dezagun, larunbat honetan, hilak 6, arratsaldeko18:30tan Gasteizeko Bilbo Plazatik abiatuko den manifestaldian parte hartuz. ENERGIA EREDU IRAUNKOR BATEN ALDE! BAI NATURA ETA OSASUNARI! Gasteizen 2012ko urriaren 3an. Tf.688662532 eguzki.eguzki@gmail.com http://www.eguzki.or
miércoles, 3 de octubre de 2012
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario