Etorkizunera begira, erronka handi bat dute orain: laguntzarik behar ez duen Euskal Herriko irla energetiko handiena izan nahi dute, proiektua martxan jarri zuten unean zeukaten erronka handienetako bat aurrera eramanez. “Planetaren muga fisiko eta biologikoekin talka egin dugu jada eta aldaketa klimatikoa da horren adierazle. Errekaleorretik beti egin dugu lan beste bizi eredu baten alde”, azpimarratu dute. Gainera, maiatzaren 18an Iberdrolak Eusko Jaurlaritzarekin eta Gasteizko udalaren batera argia moztu ostean, auzokideei geratu zaien aukera bakarretako bat da hau.
Hau guztia posible egiteko, uztailaren 22ra arte 100.000 € lortu nahi dituzte, norbanakoen zien kolektiboen ekarpenak jasoz. Gainera, trukean, sari ezberdinak planteatu dituzte: kamisetak, Pou anaiekin eskalada tailerra, bertso afariak, gonbidapenak … Kanpaina ireki zutenetik, 20.000 € baino gehiago lortu dituzte lau egunetan: https://coopfunding.net/ca/campaigns/errekaleorbizirik/
Diru horrekin, 500 eguzki plaka inguru jarri nahi dituzte, etxebizitzen eta gune komunen beharrak asetzeko. Horretarako, “herritarren laguntza beharrezkoa” izango dela utzi nahi izan dute argi. Sare sozialetan #100MilaArgi traola ari dira erabiltzen babes eta esker mezuak jasotzeko.. ..
No hay comentarios:
Publicar un comentario