martes, 14 de marzo de 2017

Martxoak 25, manifestazioa Donostian: “Erraustegirik ez, alternatiba badagoelako”

Erraustegiaren kontrako Mugimenduak manifestazio handia egingo du martxoaren 25ean. “Erraustegirik ez, alternatiba badagoelako” lemapean, manifestariek arratsaldeko 5etan abiatuko dira Anoetatik eta Donostiako kale nagusietan barrena ibiliko dira. Datorren larunbatean, hilak 18, Anoetan bertan prentsaurreko jendetsua egingo da, manifestaziorako deia zabaltzeko. Nahi duten elkarte eta pertsona guztiak parte hartzera gonbidatuta daude.
Alternatibaren lerro nagusiak ikusi nahi baduzu:
http://erraustuez.org/2017/03/10/errausketarik-gabeko-alternatiba-eskueran-daukagu/ .

No hay comentarios:

Publicar un comentario