Animalien aldeko hainbat elkartek eta zenbait udal talde politikok Gasteiz “Animalien aurkako erasorik gabeko hiria” izendatzeko eskaera egin diote udal gobernuari.
Ekimena Urtaranen udal gobernuak Santiago Eguneko asto lasterketa zein Andra Mari Zuriko Zezen Feria mantentzeko adierazi duen jarreraren ondorioz sortu da. Eskaera hau egiten duten elkarteen artean, besteak beste, ATEA, APA SOS (Gasteizko animalien babeserako elkartea), ADPA, Bezala- Animalia kontzientzia, Esperanza Felina Ekologistak Martxan Araban eta GADEN elkarteak aurkitzen dira. EH Bildu, Hemen Gaude Sumando eta Irabazi Ganar udal taldeek ere babestu dute ekimena.
"Animalien aurkako tratu txarrak sortzen dituzten zein pertsonen sentsibilitatea mintzen dituzten ekintzek animalien inguruko 2014ko udal araudia urratzen dutela azaldu dute udaletxean egin duten prentsaurrekoan. “Horregatik, Santiago Eguneko Asto Lasterketa eta Andra Mari Zuriko Zezen Feria kentzea eskatzen dugu”, azaldu dute.
Bestetik, PSE udal taldeak ere Santiago Eguneko Asto Lasterketa kentzeko alde agertu da, taldeko Peio Lopez de Munain bozeramailean ohar baten bidez adierazi duen moduan. Aurtengoa azken lasterketa izatea proposatu du udal taldeak eta hurrengo urterako beste ekintza alternatibo batzuk bilatzeko eskaera luzatu die blusa eta neskei, udalaren laguntzarekin.
martes, 21 de julio de 2015
Asto lasterketa eta Zezen Feria kentzeko eskatu dute animalien aldeko hainbat elkartek eta zenbait udal talde politikok
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario