argia Pariseko Akordioa pausu garrantzitsu bat izan daiteke, baina bakarrik hori, beste pausu bat. Etorkizuna izango da, iraunkorra baldin bada. Iraunkortasunaren kultura hedatuz, agian, ez dugu etorkizun hori bermatuko, baina bederen ez dugu porrota ziurtatuko. undua Parisera begira, klima aldaketari begira egon da pasa den abenduaren hasieran nazioarteko gailurra zela eta, klima aldaketaren gaineko COP21 goi bilera burutu baitzen bertan. COP21 bilkura osatu duten herrialdeek lau urte pasatu dituzte negoziatzen, hitzarmen bat —Pariseko Akordioa— adostu eta sinatu arte.
Baina, klima aldaketa ez da gizakiaren jarduera traketsak ekarri duen arazo bakarra. Ozono geruzaren suntsipena, nekazal lurren galera, basamortuen hedapena, basoen hondamendia, bioaniztasunaren galera, ozeanoen kutsadura, hondakin kantitate handien pilaketa... eta arazo horiekin lotuta baliabideen agortzea (baliabide energetiko ez berriztagarriena barne) dira, besteak beste, gaur egun munduak dituen ingurugiro arazo larrienak. Bestalde, horiekin batera ikaragarrizko gizarte arazoak agertzen dira: aberats eta txiroen arteko polarizazioa handitzea, gudak eta beren ondorioak, iparralde-hegoalde arteko erlazio desorekatua, eta abar.
Ez gaude elkarren artean loturarik ez duten arazo multzo baten aurrean, arazo sistemiko handi baten aurrean baizik. Beraz, klima aldaketa eta beste arazoak sintomak besterik ez dira, arazoaren sustraia mendebaldeko bizitza estiloan dago, bere balioetan: dirua, lehia, boterea, segurtasuna, beldurra... Gaurko ekonomiak ez ditu betetzen biosferaren legeak, eta ez dago munduko gizarte osoaren zerbitzura. Dirua irabaztea beste faktore guztien gainetik jartzearen ondorioz, esfera ekonomikoak esfera morala alboratu egin du eta, ondorioz, gizarteen gainbehera ekarri du. Krisia ez da naturarena, krisia ezagueraren krisia eta balio etikoena da, gure zibilizazioaren krisia da.
sábado, 19 de marzo de 2016
Iraunkortasunerako Kultura gure etxe komuna zaintzeko
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario