Europako bigarren errelebo lasterketa luzeena eta egungo elkartasun proiekturik handiena". Hitz gutxitan, horiek dira otsailaren 18tik 22ra Movistarreko langileen ekimenez Bilbo eta Bartzelona batuko dituen Correscales lasterketaren oinarriak. Egitasmoak Movistarreko langileek iaz hiru hilabetez eginiko greban du jatorria.
Orduz geroztik lan baldintzak zertxobait hobetu diren arren, prekaritatea "eguneroko zama" da oraindik ere ehunka langilerentzat, eta esku hartzea beste biderik ez dute izan: 800 kilometroko errelebo lasterketa egingo dute, prekaritatea salatzeko.
Zer da Correscales?
Bilbo eta Bartzelona lotuko dituen 800 kilometro pasatxoko lasterketa. Orotara 80 korrikalarik hartuko dute parte, eta otsailaren 18tik 22ra bitartean egingo da. Movistarreko langileek bizi duten prekarietate egoera salatzea du helburu egitasmoak.
Nork bultzatuta sortu da egitasmoa?
Movistarreko beharginen greba mugagabean du jatorria. Urtez urte lan baldintzak okertu dizkietela gaitzesteko eta langile finkoekin parekatzea exijitzeko, hiru hilabeteko greba egin zuten iaz instalazio eta mantentze lanetarako azpikontratatutako teknikariek. Geroztik, lan baldintzak zertxobait hobetu badira ere, prekaritatea «eguneroko zama» da oraindik ehunka langilerentzat. Hori salatzeko bultzatu dute herriz herriko errelebo lasterketa.
Nork babesten du?
Euskal Herriko eta Kataluniako hamaika gizarte eragile, sindikatu eta alderdi politikoren hauspoa jaso du ekinbideak; ELA, LAB, Steilas, ESK, CGT eta EH Bildu daude horien artean.
Beste ekintzarik badute martxan?
Iaz osatutako elkartasun sarea baliatu, eta beharginen «errealitate gordina» bistaratzeko dokumental bat grabatuko dute. Halaber, grebak eragindako kalteak eta zorrak kitatzeko, diru bilketa abiarazi dute sarean, Goteo plataforman: 146.350 euroko laguntza eskuratu nahi dute sustatzaileek, eta, 30 egun falta direla, 100.000 euroren langa gainditzear daude.
jueves, 18 de febrero de 2016
Gaur hasiko da Correscales 2016, prekaritatearen kontrako korrika
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario