miércoles, 10 de julio de 2024
Gasteizko Udalak Hondakin Legea urratuko du eta, gainera, datozen urteetan ere urratzen jarraitzeko asmoa duela iragarri du
Gasteizko Udalak Hondakin Legea urratuko du birziklatzeari dagokionez, eta, gainera, datozen urteetan ere urratzen jarraitzeko asmoa duela iragarri du Pascual Borja Garbiketa Zerbitzuko zinegotziak.
Izan ere, Hondakin Legeak, Europar Batasunaren helburuak bere eginez, zera dio, 2025erako, hiri-hondakinen %55, “gutxienez”, gaika bildu behar dela. Gasteizek %39 baino ez du gaika biltzen. Beraz, Green Capital-eko Udalak neurriak aspaldi hartu behar zituen. Ez du hartu, ordea. Orain, berriz, zinegotziak esan du hartuko dituela, zehatz-mehatz, hondakin guztiak nahastuta biltzen dituen edukiontzi grisa irekitzeko aukerak murriztuko dituela, baina “ez 2026ko urria baino lehen”.
Alegia, Udalak Legea 2025ean ez ezik 2026an ere urratuko du, behintzat. Eta “behintzat” diogu, zeren eta edukiontzi grisa irekitzeko aukerak murrizteak ez baitu %55eko helburua automatikoki bermatzen. Beraz, 2027an, Udala oraindik ibiliko da aztertzen %55 nola lortu. Eta ez hori bakarrik, oraindik %55 lortu gabe, hasi beharko du pentsatzen %60 lortzeko neurri osagarrietan. Izan ere, Legeak 2025erako %55 aurreikusten du, baina 2030erako %60. Helburuak pilatuko zaizkio Gasteizko Udalari.
Lege-urratze nabarmen eta larri honi garrantzia kendu nahian-edo, zinegotziak esan du, “datu positibo gisa”, Gasteizek Europaren helburuak betetzen dituela hiri-hondakinen zatiki gehienetan (ontzi arinak, papera…), organikoan izan ezik. Organikoan “soilik” suspenditzen omen du Gasteizek. Tira, zatiki organikoa hiri-hondakin guztien %45 inguru dela kontuan izanik, ia hondakin guztien erdiaren gaineko suspentsoa “datu positibo gisa” saldu nahi izateak gehiegitxo dirudi.
Hondakin Legearen arabera, hiri-hondakinen gaikako bilketan gutxienezko batzuk bete egin behar dira, eta gutxienezko horiek betetzea ingurumen-politiken kotoiaren proba moduko bat da. Ingurumen-politikak ez dira etxeko hondakinetara mugatzen, noski, baina hain oinarrizko kontu batean gutxienezkoak ere betetzen ez badira, ingurumenarekiko konpromiso, garapen jasangarri eta antzeko kontzeptu potoloen gaineko diskurtsoek ez dute sinesgarritasunik, ezta Green Capital-en ere, edo beharbada Green Capital-en beste inon baino are gutxiago.
Leer más...
El Ayuntamiento de Gasteiz se dispone a incumplir la Ley de Residuos durante varios años
El Ayuntamiento de Gasteiz se dispone a incumplir la Ley de Residuos en materia de reciclaje, pero es que, además, se dispone a hacerlo durante varios años, según se desprende de las recientes declaraciones del concejal de Limpieza, Pascual Borja.
Efectivamente, la Ley de Residuos, de acuerdo con los objetivos de la UE, establece que el porcentaje de recogida selectiva de las basuras domésticas deberá alcanzar en 2025 “un mínimo del 55%”. Sin embargo, en Gasteiz no alcanza el 39%. Por tanto, hace ya mucho tiempo que el Ayuntamiento de la Green Capital debería haber adoptado medidas, pero no lo ha hecho. Y ahora el concejal dice que lo va a hacer, que limitará la apertura del contenedor gris, en el que se introducen los residuos mezclados, pero “nunca antes de octubre de 2026”.
Es decir, en 2025 incumplirá la Ley, pero también en 2026 y, ojo, que el mero hecho de limitar la apertura del contenedor gris no garantiza en absoluto que se alcance un mínimo del 55%. Nos ponemos, pues, en 2027, cuando, en realidad, ya sería el momento de empezar a pensar en medidas suplementarias, porque la propia Ley de Residuos dice que, para 2030, no será suficiente el 55%, sino el 60%.
Como si quisiera quitarle importancia a la magnitud del incumplimiento, el concejal dice, “como dato positivo”, que la orgánica es la única fracción de residuos en la que Gasteiz suspende, pues en envases, papel y demás está por encima de los parámetros que marca Europa. Sí, claro, lo que pasa es que esa fracción que es “la única que nos afea” representa alrededor del 45% del total de residuos sólidos urbanos. Vamos, Gasteiz solo “suspende” en la recogida selectiva de… casi la mitad de sus residuos.
Cumplir los mínimos de recogida selectiva estipulados por la Ley de Residuos viene a ser algo así como la prueba del algodón de las políticas ambientales. Estas no se limitan a los residuos sólidos urbanos, lógicamente, pero si en algo tan básico no se cumplen esos mínimos, cualquier discurso sobre el compromiso con el medio ambiente, el desarrollo sostenible y demás pierde credibilidad, incluso en la Green Capital o, quizá, en la Green Capital más que en cualquier otra ciudad.
Leer más...
sábado, 1 de junio de 2024
Zabor tasaren "kolpea"ren aurrean, "koherentzia" eskatu dute
Gasteizko udal gobernuak 58 eurotik 104 eurora igo nahi du, batez beste, herritarrek ordaintzen duten zabor tasa. Gasteiz Zero Zabor-ek esan du "arbitrarioa", "neurriz kanpokoa" eta "legez kanpokoa" dela
Tarifazoa salatu du Gasteiz Zero Zabor taldeak, udal gobernuak ezarri nahi duen zabor tasaren igoeraren aurrean. Jon Armentia Ogasun zinegotziak iragan astean aitortu du zaborraren bilketagatik eta kudeaketagatik udalak kobratzen duen kopurua, oro har, 58 eurotik 104 eurora igoko dela. Alta, oraingoz, udalak ez du ordenantza-proiekturik osatu, baina hobariak ezarriko direla aurreratu du Ogasun zinegotziak, eta hobariek errenta eta erabilera irizpideak izango dituztela ere argitu du. Igoera %85 ingurukoa izango da, eta hondakinen lege berriaren eskakizunari erantzuten diola esan du Armentiak; izan ere, horrek behartzen du tasak zerbitzuaren kostu osoa estaltzera. Gasteiz Zero Zabor taldetik, ordea, uste dute udal gobernuak aurkeztutako proposamena "arbitrarioa", "neurrigabea" eta "legez kanpokoa" dela.
Zerga aldaketak proposatu aurretik, zerbitzuaren egungo kostuen azterketa egiteko beharra azpimarratu du Gasteiz Zero Zabor taldeak, alegia hondakinak bildu, garraiatu eta tratatzeko eragiketak; lan horien zaintza eta 30 urteko zabortegiak itxi ondorengo mantentze eta zaintza lanak; edo kontzientziazio kanpainak kontuan hartuko dituen azterketa. Eta gogoratu du 2010ekoa dela azken zerga aldaketa, "2013tik derrigorrezkoa izan arren".
"Koherentzia"
Taldeak gogoratu du tresna fiskalak politikaren parte direla, baina ez dutela modu isolatuan funtzionatzen: "Koherenteak izan behar dute lortu nahi diren helburuekin. Has gaitezen orduan erreforma oinarritik, bestela badirudi tokiko gobernuaren helburu bakarra udalaren diru bilketarako ahalmena handitzea dela", azpimarratu dute. Beste alde batetik, zehaztu dutenez, Gasteizko udal ordenantzaren aldaketa proposatu dute soilik atal eta tarifa batean, hain zuzen hondakinak bildu eta ezabatzeko zerbitzuagatiko tasaren tarifan –120 metro koadrora arteko etxebizitzak–; gainerako tarifak eta hondakinak udal tratamendu plantetan isuri eta tratatzeagatiko tasa, aldiz, orain dagoen bezala utzi dute. "Proposamen bat eginez gero, proposamen horrek proportzionala izan beharko luke dauden tarifa-tipologia guztientzat".
Halaber, Gasteiz Zero Zabor taldearen ustez, tasak igotzeko proposamenak ez du barne hartzen hondakinen kudeaketaren printzipio gidaria: kutsatzen duenak ordaintzen du. "Positiboa da hobariak ezarri ahal izatea helburuekin kolaboratzen duten pertsonentzat, baina ez dugu ahaztu behar gaur egungo produkzio sisteman sortzen diren eta Gasteizko makrozabortegian uzten diren merkataritza eta industria hondakin ugari daudela".
Hartara, Gasteizko udal gobernuari dei egin diote Arabako Hiri Hondakinen 2024-2030 Foru Plana berrikusteko unea baliatzeko, "benetako eraldaketa lortzeko eta diru publikoa itxaropen faltsuetan xahutzen ez jarraitzeko". Eta behin helburuak adostuta, "gutxienez lotesle legalak", eta hori nola lortu zehaztuta,"orduan aztertu beharko da nola ordaindu sistema, ez lehenago".
Leer más...
lunes, 22 de enero de 2024
Eguzki: “Ogi bat galtzarbean dakarrela etorri behar du aldiriko tren-lineen transferentziak”
Erabiltzaileek, oroz gain, zerbitzua hobetzea espero dute, eta gaur egungo zerbitzua txarra da batez ere urtetan behar baino askoz gutxiago inbertitu delako; beraz, zerbitzua hobetuko bada, datozen urteetan inbertsio handiak egin beharko dira
Badirudi aldiriko tren-zerbitzuen transferentzia, urte askotako blokeoa gainditu ondoren, iristear dela. “Oraingoan bai”, dioskute. Hori dela eta, Eguzkikook adierazi nahi dugu transferentziak, oroz gain, zerbitzua hobetzeko bitartekoa izan behar duela. Izan ere, zerbitzu hori oso kalitate eskasekoa da, erabiltzaileek ondo baino hobeto dakiten bezala.
Gauzak horrela, gure ustez, transferentziak etorri behar du ogi bat galtzarbean dakarrela, haur jaioberriak etortzen omen ziren bezala. Eta metafora egokia iruditzen zaigu transferentziak aldiriko tren-lineen birjaiotze edo berpizkunde bat izan behar duelako. Kontua baldin bada gutxi gorabehera orain arte bezala jarraitzea, zertarako hainbeste urteko erreibindikazioa?
Beste era batera esanda: transferentziaren balorazio ekonomikoak kontuan izan behar du zerbitzua egoera txarrean dagoela, batez ere denbora luzean behar baino askoz gutxiago inbertitu delako, eta, ondorioz, datozen urteetan inbertsio handiak egin beharko direla. Betiere zerbitzua garaiak eskatzen duen mailan jarri nahi bada, jakina. Hau da, kalitatezko zerbitzu publikoa, eraginkorra eta efizientea, beste garraiobide batzuekin lehiakorra eta alternatiboa, eta sozialki errentagarria eskaini nahi bada.
Ez dugu negoziazioei buruzko xehetasun handirik ezagutzen, baina pentsatzen dugu Irun-Brinkola, Abando-Santurtzi, Abando-Muskiz eta Abando-Urduña lineak transferituko direla, baita Bilbao-Balmaseda linea ere. Miranda eta Altsasu bitarteko zati arabarrean aldiriak transferituko balira edo gutxienez aurrerapenen bat egongo balitz, oso albiste ona izango litzateke. Izan ere, zati horren gainean dagoen herri-aldarrikapena ezin zuzenagoa iruditzen zaigu.
Nolanahi ere, linea horietan guztietan arazo latzak daude… itxita dauden edo oztopo arkitektoniko handiak dituzten geltokiak daude, batzuetan gaindiezinak; erabiltzaileek hainbatetan trenbide gainetik pasatu behar dute, lurpeko pasabiderik ezean; pasonibel arriskutsuak ere badira; tren-zerbitzu ugari bertan behera gelditzen dira behar beste langile ez dagoelako, sarri aurrez abisatu gabe, gainera; atzerapenak kronikoak dira; informazioa eskasa da; makina eta bagoiak zaharrak dira… Faktore horiek eta beste batzuek zerbitzuaren kalitatea minimo historikoetara eraman dute zenbait lineatan, behin baino gehiagotan salatu dugun bezala. Eta hori al da “herentzian” jaso behar dugun zerbitzua?
Iñaki Arriola Garraio sailburuak ondo asko daki erabiltzaileek transferentziatik batez ere zerbitzua hobetzea espero dutela. Horregatik, dagoeneko “pazientzia” eskatu du, badaezpada. Eta ondo da, argi baitago egoerak ez duela hobera egingo gauetik goizera paper bat sinatze hutsagatik, paper hori sinatzea urte asko kostatu bada ere. Baina ondo da baldin eta pazientziarako dei hori zerbitzua nabarmen hobetzeko borondate irmoarekin lotuta badago. Eta borondatea aurrekontuetan islatzen da. Garraio publiko eta jasangarria sustatu egin behar dela esatea oso ondo dago, baina soil-soilik esanak eta eginak bat badatoz.
Dagoeneko entzuten ari gara: “Tira, aldiriko trenean hobekuntzak egin egingo dira, noski, baina poliki-poliki, gauza guzti-guztietarako ere ez dago eta dirurik”. Alabaina, nahi dutenerako, berriz, dirua egon badago, eta, ikusten denez, nahi bezainbeste. Horra hor AHTa, eta aitor dugu adibide hori espresuki ipintzen dugula besteak beste badakigulako Arriolak ez duela batere maite. Adibidea, noski.
Kritika honek balio du Estatuko gobernuarentzat, berak izan baitu orain arte aldirien titulartasuna eta, beraz, inbertsio-erantzukizuna. Baina Jaurlaritzarentzat ere balio du. Izan ere, urte hauetan guztietan transferentzia aldarrikatu bai, baina aldirietako zenbat hobekuntza-lan eskatu, bere gain hartu eta finantzatu ditu Kupoaren kontura, AHTarekin egin duen bezala?
AHTa “estrategikoa” omen da. Aldirietako trena, aldiz, ez horrenbeste, antza denez. Hala ere, “jendeak” egunero-egunero erabiltzen duen trena da. Horregatik Eguzkitik azpimarratu nahi dugu: transferentziak, oroz gain, esanahi politikotik harago eta horren inguruan nahitaez eratuko den marketinetik harago, zerbitzua nabarmen hobetzeko tresna izan behar du, ogi bat galtzarbean dakarren haur jaioberria izan behar du. Nabaritu egin behar da!
EGUZKI, 2024ko urtarrila
Leer más...
Eguzki: “La transferencia de las líneas de tren de cercanías ha de llegar con un pan bajo el brazo”
Los usuarios y usuarias esperan ante todo que el servicio, hoy muy deteriorado, mejore, y eso pasa por dedicar recursos, dado que durante años se ha invertido muy por debajo de lo exigible
Ante la, al parecer, inminente o, al menos, próxima transferencia de los servicios ferroviarios de cercanías, Eguzki considera que lo fundamental es que sea un medio para mejorar un servicio cuyo deterioro es manifiesto
Leer más...
Suscribirse a:
Entradas (Atom)