martes, 30 de noviembre de 2021

Hegoaldeko bizilagunak Jauregilanda kaleko gasolindegiaren aurka

Gasteiz hegoaldeko auzokideek, auzo elkarteek eta ikastetxeek 300 alegazio inguru aurkeztu dituzte Jauregilanda kalean gasolindegi bat jartzeko proiektuaren kontra. Jarduera lizentziarako espedientea kautelaz etetea exijitu diote Udalari Adurtzakoak, Arelegi eta Hegoaldekoak auzo elkarteek, Ikasberri Guraso Elkarteak, Gurutzmendi Haurreskolak eta Iturritxun 3 Errei Ez plataformak alegazioen bilketa kanpaina egin dute, Jauregilanda kalean gasolindegi bat jartzea saihesteko asmoz. 300 bat idazki aurkeztu dituzte proiektuaren aurka. Iturritxu kalearen egoeraren inguruko kezka agertu dute berriz ere, eta azken asteetan kezka hori "nabarmen areagotu" egin dela ohartarazi dute, bi arrazoiengatik: alde batetik, azaroaren 11ko auzogunearen ostean, Udalak "inolako planik edo neurririk aurreikusi ez duela" uste dute, "ez bada ibilgailu motordunentzako erreiak gehitzea"; bestalde, Red de Gasolineras de Levante SL enpresak Jauregilenada kalean —Iturritxutik sartuta— zerbitzugune oso bat jartzeko jarduera lizentzia eskatu duela baieztatu ahal izan dute. Eragile horien ustez, azpiegitura berri horrek Iturritxu kalearen arazoa larriagotuko luke, "ibilgailu gehiago ekarriko bailituzke gainezka dagoen eremu batera". Gainera, Eraztun Berdearen hegoaldeko ingurumenean "ondorio larriak" eragingo lituzkeela ohartarazi dute. Horrez gain, pertsonen osasuna eta segurtasuna arriskuan jarriko lituzkeela deritzote, bizitegi eremu batean eta hiru ikastetxetatik —Gurutzmendi haurreskola, San Ignacio herri ikastetxea eta Adurtza ikastola—, Adurtzako pilotalekutik eta San Ignacio futbol klubaren instalazioetatik oso gertu kokatuko litzatekeelako. 300 alegazio Egoera horren aurrean, norbanakoen zein elkarteen izenean, 300 bat alegazio idazki aurkeztu dituzte, Udalari eskatzeko azter dezala, "orokorrean eta etorkizunera begira, azpiegitura hori leku horretan ezartzearen ondorioak, eta, interes orokorreko arrazoiengatik, kautelaz eten dezala espedientea". "Biziki deitoratzen dugu ordezkari politikoak gai ez izatea egoera hori aurreikusteko eta horri aurrea hartzeko. Izan ere, badituzte horretarako tresnak eta mekanismoak, horietako asko berrikuspen prozesuan dagoen Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari (HAPO) lotuak", kritikatu dute. "Ez dugu konfiantzarik erakundeek irtenbide bat aurkitzeko duten borondatean, orain arte ez baitute ezer egin eremu horretako arazoak konpontzeko; hori dela eta, auzotarrak batzarrean bildu gara, eta lantalde bat sortu dugu, proiektu berri hori gauzatzea nahi ez dugula adierazten jarraitzeko eta geldiarazten saiatzeko ekintza zuzenak egiteko". "Hegoaldeak ez du beste gasolindegi bat behar, eta are gutxiago eraiki nahi den lurzatian", azpimarratu dute. "Ez du behar lehendik dauden azpiegiturak eta zerbitzuak kokaleku berrietan eraikitzea, berez zaila den egoera larriagotzen baitute. Hegoaldeak irtenbide bat behar du hiriaren ekialde-mendebalde ardatzeko joan-etorrietarako". Une honetan, beste lau gasolindegi daude dagoeneko Adurtza auzoaren inguruan. Leer más...

(Tren Sozialaren Alde): «Europan guk esaten duguna egiten dute, tren guztiak joatea trenbide beretik»

Joan den ostiralean egindako prentsaurrekoan, tren sozialaren aldeko plataforma ezberdinek positiboki baloratu zuten Espainiako aurrekontuetan partida bat adostu izana trenbide sarea hobetzea ikertzeko. Honek bidea ireki liezaioke AHTaren aurkako plataformek hainbestetan proposatu dutenari. Benetan herritarren eskura egongo den trenbide sare soziala indartzea, eta egokitu daitezela AHTa ere pasatzeko, trenbide sare berri bat sortzeko azpiegitura faraoniko berririk gabe. Iñigo Leza Tren Sozialaren aldeko plataformako kidea da eta berarekin hitz egin dugu Hizpidean. Ikerketa berri honek izan ditzakeen eraginak aipatu dizkigu, eta haiek ikerketa independente bat abian daukatela kontatu digu. Ikerketa paralelo hau finantzatzeko crowdfunding kanpaina bat jarriko dute abian. .. Leer más...

lunes, 29 de noviembre de 2021

Tapia legeari ez!

Lurraldearen Antolamendurako Legeari aurkeztutako zuzenketekin, tokiko administrazioen onespenik gabe "azpiegiturak eta proiektuak inposatu" nahi izatea leporatu dio Araba Bizirik plataformak Eusko Jaurlaritzari. Abenduaren 2an Legebiltzarrean mobilizatuko dira..
Duela egun batzuk, Arantxa Tapia sailburuaren bitartez, EAJk iragarri zuen hainbat gehikuntza zuzenketa aurkeztuko dizkiola EAEko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 30eko 4/1990 Legeari. Hori guztia "foru aldundien, udalen edo kontzejuen onespenik eta parte hartzerik ez duten proiektuak inposatzeko maniobra" bat dela salatu du Araba Bizirik plataformak, gaur goizean Gasteizko udaletxearen aurrean egindako prentsaurrekoan. Abenduaren 2an, 11:00etan, elkarretaratzea deitu dute Eusko Legebiltzarraren aurrean, Tapia Legeari ez! lelopean, zuzenketa horiek onartzeak dakarren "mehatxua" gaitzesteko eta izapideak geldiaraztea eskatzeko. Araba Bizirik plataforma osatzen duten eragileez gain, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritar, talde eta elkarte guztiei luzatu diete mobilizazioan parte hartzeko deia. Izan ere, Lurralde Antolamenduaren Legea aldatzeak EAEko lurralde osoaren antolamenduko plangintza "etetea" dakarrela deritzo Araba Bizirikek, "udalek baztertu ahal izan dituzten azpiegituren plangintzen onespena Eusko Jaurlaritzaren esku bakarrik uzteko helburuarekin". "Horrelako maniobrek galdu egiten dute herritarrek parte hartzeko eta kogobernantzarako konpromisoa, EAJk hain ontzat jotzen duena. Gure ustez, administrazio publikoak lurraldea zaintzeko betebeharra bere gain hartu behar du, eta ez du elikatu behar gure lurraldeko edozein espazio diru bihur daitekeen baliabide gisa ikusten duen sistema harrapari bat", ohartarazi dute. "Adostasunaren aurkako atentatua" Araba Biziriken ustez, "EAJren gobernatzeko modu horrek" atea irekitzen dio edozein instalazio eta azpiegitura industrial instalatzeari, "interes gorenaren aitzakiapean". Hala ere, horren atzean "enpresa handien interesa" dagoela kritikatu dute, "borondateak erosi eta lurralde horretan bizi den jendearen subiranotasuna deuseztatuz". Lurraldearen Antolamenduan "hainbeste denboran lortutako adostasuna bertan behera utzi eta horren aurkako atentatu argia" dela salatu dute: "EAJk, harrokeriaz eta PSEren konplizitatearekin, gehiengo osoa duela jakinik, bide demokratikotatik urruntzen ari da bere proiektuak ezartzeko, edozein parte hartze eta eztabaida eragotziz eta modu diktatorialean jokatuz". "Ez udalek ezta kontzejuek ere, ezin izango dute EAJren makro-proiektuetako bakar bat ere geldiarazi. Gasteizek berriro ere frackingaren mehatxua du ate aurrean; kontzejuek, instalazio zentral eoliko edo fotovoltaikoek dakarten beren lur komunalen desjabetzeari edo AHTaren trazadurari aurre egin diotenek, berriro ere mehatxu bera dute aurrez aurre", ohartarazi dute. Horri guztiari, gainera, goi-tentsioko sare elektrikoen trazadurak edota Gipuzkoan eta Bizkaian eraikitzekoak diren erraustegiak gehitu behar zaizkio. Horren aurrean, bere garaian aho batez onartutako Lurraldearen Antolamendurako Legean "lortutako adostasuna errespeta dadila" eskatu dute. Leer más...

domingo, 28 de noviembre de 2021

Pleno Tradicional de tierras esparsas para hacer frente al cambio climático

Las Juntas Generales de Álava han acogido en la mañana de este último domingo de noviembre el Pleno Tradicional suspendido el año pasado a causa de la pandemia y que en esta ocasión ha tratado dos únicos puntos. El primero es la aceptación de la solicitud del Ayuntamiento de Armiñón para acoger la celebración del Pleno de Tierras Esparsas que se celebrará el próximo mes de mayo y que corresponde albergar a la Cuadrilla de Añana. El segundo punto ha consistido en la aprobación de una moción de respaldo de las Juntas a la candidatura de Vitoria-Gasteiz para la misión 100 ciudades europeas neutras de carbono antes de 2030 por y para la ciudadanía Mientas Urtaran no ha acudido y dicha propuesta debe valorarse en su justa medida y comprometer al Ayuntamiento a mucho más de las puras declaraciones. Leer más...

viernes, 26 de noviembre de 2021

Eguberrietako argien alferrikako gastua murrizteko eskatu dio Eguzkik Gasteizko Udalari

Gaur arratsaldean, azaroak 26, Gasteizko Udalak piztu ditu ofizialki eguberrietako argiak, bi bola handi argiekin eta dana. Aurten argi gehiago eta egun gehiagotan. Argiei dagokionez, eguberriek 42 egun iraungo dute Gasteizen. Glasgowko goi-bileraren “izpiritua” di-da batean ahaztu zaigu. 15 egunez jardun gara kezkati itxuran klima-larrialdia dela-eta neurriak hartu egin behar direla esaka, eta, begira, astebete geroago, eguberrietako argiak topetara piztuta. Argindarraren prezioa goraka doanean (udalaren kostea bikoiztu adibidez) eta familia asko hurrengo erreziboaren aurrean zeharo ikaratuta daudenean, Udala 42 egunez energia xahutzeko prest dago. Eguzkikook zera galdetzen dugu: Udalak zertarako itzaltzen ditu Udaletxeko fatxadaren argiak apirilaren 22an (Planetaren Egunean), baldin eta gero, eguberrietan, 42 egunez argindarra xahutzen badu, harrabots handiarekin, gainera? Zer koherentzia-klase da hori? Planetaren Egunekoa itxura hutsa al da? Halaber, zertarako atzeratzen dugu erlojuen ordua urrian? Gehiago gastatzeko abenduan? Gauzak horrela, Eguzkik argindar-xahutze hau pixka bat bederen leuntzeko bi neurri proposatzen ditu: 1- Udalak argiak gaueko 9etan itzaltzeko; izan ere, ordurako dendak itxita daude eta gutxi dira kalean dabiltzan herritarrak. 2- Datozeen urteei begira, eguberrietako argiak hilabete batera mugatzeko (hilabete bat ez da gutxi!), abenduaren 6tik urtarrilaren 6ra. Ezingo du inork esan proposamen hauek zail eta “erradikalak” direla. Alderantziz, hartzeko errazak eta edonork onartzeko modukoak dira. Baina horrelako neurririk ere ez badira onartzeko gauza, Vitoria-Gasteizko Klima eta Energia Jasangarrirako 2021-2030 (Helburua: Udal-eraikinetan energia berriztagarrien erabilera % 32 handitzea, 2030. urtea baino lehen) Planari nolako sinesgarritasuna eman behar diogu? Leer más...